XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Trenera denok! - esan zuen berrehun urteko sorgin gazte batek.

Erratzekin sua itzaldu zuten eta trenean sartu ziren sorgin guztiak.

Trena leizezulotik irten zenean gaua zen.

Milaka izar zeuden zeru urdinean pizturik eta erdierdian ilargia.

- Tren, txuku-txuku, tren! Mendi guztien gainetik, izar guztien azpitik.

- Goazen hegan, goazen!- abesten zuten sorginek.

Trena hegan hasi zen orduan, hegazkin bat balitz bezala.